PROGRAMA HEZITZAILEAK

 

Pinpoil Ocio- tik haur eta gazteen eskola barruko asti librea pedagogikoki oinarituta egon behar dela uste dugu, aisialdi testuinguruan era erraz batez jabetzen diren ikasketa prozesu batzuk garatzen onartzen duen tratu profesional batekin gauzatuz.

Aisialdi hezitzaile eskeintza zabal baten bitartez, aisialdia haurren garapen pertsonala, interes berrien agerpena eta beraien sormena bultzatzea nahi dugu.

Aisialdi humanista baten garapen baldintzak sustatuz, haurrek esperientziak jabetzen dituzte, sozializazioa bultzatzen duten talde erlazioak sortzen dira,eta autonomia sustatzen da, partehartze aktibo baten bidez.

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

  • Eskola laguntza.
  • Sormen tailerra: jolasak eta eskulanak.
  • Antzerkia.
  • Kulturanitza Tailerra.
  • Multikirola.

 

TXANGOAK, KURTSO BUKAERAK...

Zuen beharretara euskal begirale profesional talde bat daukagu, zentruko txangoak, ikasketa bidaiak...antolatzeko edota ikasleak laguntzeko.

Bestalde, zuen irteerak eta txangoak "Kornejoko Aterpetxean" (Burgosen) gure aterpetxean garatzeko posibilitatea ere eskeintzen dizuegu, baiata bestelako eskeintza ezberdinak (kontsultatu).

 

MULTIABENTURA PROGRAMA:

Programazioa aukeratutako egunen araberakoa izango da (egun bateko irteerak, asteburukoak, aste barrukoak...) Ekintzak Kornejoko aterpetxean (Burgos) izango dira

Bertan pentsio osoa, sukaldearen erabilera, begiraleak, asti libreko ekintzak...aukeratzeko posibilitatea dagoelarik.

EKINTZAK: eskalada hastapenak, rappel, arku tiroa, espeleologia hastapenak, eski hastapenak...

(Ekintza guztiak aseguruak, materiala eta monitoreak barne dituzte.)

 

INGURUGIRO PROGRAMA:

Ingurugiro programaren bitartez era ludiko-praktiko batekin ingurugiro arazoak eta errealitatea jakinarazten diegu haur eta gazteei.
Bide honez, ondorengo helburu orokorrak planteiatzen ditugu:

  • Natura eta inguruarekiko errespetua bultzatzea.
  • Inguruarekiko jarrera egokiak bultzatzea.
  • Merindadeen eta alboko herrien landa tokien garapen kulturala.
  • Zonaldeko ezagupen biologiko, geologiko eta etnologikoak garatzea.
  • Lan teknika ezberdinekiko familiarizazioa (giza lanak, zientifikoak,
    produktiboak...).

 

PROGRAMA IREKIAK:

Pinpoiletik, sortzen diren eskaera eta behar guztietara zabaldurik gaude, eman iezaiguzue ideia bat eta zuei egokitutako aurrekontu bat egingo dizuegu.

 

Igon

© www.pinpoil.com 2006